Auzo autogestionatua desagertzeko arriskua dela eta, manifestazioa egin zuten urtarrilaren 11n ere bai. Baina mehatxua aurretik dator; izan ere, Erandioko udal-gobernuak (EAJ) eta Labartain S.L. enpresak iazko ekainean hasi zituzten auzoa eraisteko izapideak egiten.
Auzotarrek proiektua defendatzeko asmoa erakutsi dute, eta, horretarako, beste behin ere, manifestazioa egingo dute bihar, zapatuan.