Zapatuan, urriaren 30ean, ehunka erandioztar atera ziren Altzagako kaleetara Erandion kutsaduragaz amai dezaten exijitzeko. Josu Murueta eta Anton Fernandezen hilketaren 52 urteurrenagaz batera, herriko zenbait auzotan kutsadura-arazoa oraindik pairatzen dutela salatu zuten, eta "kaleko indarra berreskuratu" gura dutela azaldu zuen Lidia Barcenak, Erandioko Oroimena plataformako kideak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!