Ehunka erandioztarrek parte hartu dute kutsadura salatzeko gaur Altzagan egin duten manifestazioan. Mobilizazioaren buruan, "Atzo, gaur eta beti, kutsadurarik ez!" leloa zuen pankartaren alboetan joan dira Josu Murueta eta Anton Fernandezen argazkiak, poliziak erail zitueneko 52. urteurrena gogorazteko.
Horiekaz batera, Auzokoa Herrikoi Elkartea eta Herri Bideak Kate Barik Elkarteek ere parte hartu dute deialdian, eta Erandioko zenbait auzotan bizi duten kutsadura-arazoa salatu dute. 52 urte beranduago, Erandioko herritarrak kalera irten dira beste behin, kutsaduraren arazoa salatzeko.
Aipatutako elkarte biek Airearen Zaindariak proiektuan parte hartu dute, eta auzokideek egindako neurketei esker herritarrek arnasten duten airean metal astunak aurkitu dituzte: kadmioa, nikela eta plomoa.