2020an, Andoni Martínez Barañano tenorrak publiko zabalaren aurrean arrakasta izan zuen, sare sozialei eta komunikabideetan lortutako oihartzunari esker, opera, zarzuela, bolero eta mariatxien kantuekin. Horien bitartez, konfinamendua animatzeko ekarpentxoa egin zuen, arratsaldero, 20:00etan, Algortako (Bizkaia) bere balkoitik.
Emanaldi haietatik disko solidario bat eta kontzertu-bira bat sortu ziren, non tenorrak pandemiaren hilabeteetan entzuleei gehien gustatu zitzaizkien kantuetako batzuk jorratu baitzituen.
Sarrera: 3 euro
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!