Euskal Herriko txoko askotan egingo dute MintzaPoza tonbola Berbalagunak egitasmoaren izen-emate kanpainaren berri emateko. Bihar, otsailaren 4an, Erandioko Jado kalean egongo dira 19:30etik aurrera.
Bertan, antolatzaileek mintzagrama duen orrialdea banatuko dute MintzaPoza tonbolan parte hartu gura dutenen artean. Mintzagrama osatuz, berba sekretua aurkitu beharko dute, eta, horrela, bertaratzen direnek 50 sari banatuko dituen tonbolan parte hartzeko txartela eskuratu ahalko dute.
View this post on Instagram