Demagun borroka antikapitalista zu edo ni Amancio Ortega bezalakoak garela errepikatzearen inguruan antolatzen dugula. Demagun klase sozialekin amaitzeko borroka klaseen artean ezberdintasunik ez dagoela errepikatzean datzala. Zentzugabekeria, ezta?
Orduan, zergatik esaten diegu neskei eta emakumeei mutilen edota gizonen berdinak direla? Ez gara berdinak, patriarkatua izeneko sistema baten menpe jarraitzen dugulako. Duela aste batzuk, 19 urteko mutil batek 17 urteko neska-lagun ohia hil du. Erandion, bost neskatik batek sexu-erasoa jasan du. Adibideak bakarrik.
Ez, ez gara berdinak. Eta borroka feminista ezin da lelo idealista horretan oinarritu. Edo sexu-klase kontzientzia eraikitzen dugu —teoria feminista erradikalaren hitzetan—, eta emakumeok gure egoeraz jabetzen gara, edo berdin dio zenbat aldiz oihukatzen dugun berdinak garela, ez gara inoiz berdinak izango.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.