Zapatu gauean, apirilaren 9an, Erandion atxilotu zuten 56 urteko gizonezkoa espetxeratu egin du epaileak, Erandioko etxebizitza batean izandako borroka batean anaia hil zuelakoan, Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Gertakaria zapatuko 23:00ak baino lehen izan zen, Erandioko etxebizitza bateko logelan, liskar batean akusatuak 57 urteko anaia bertan hil omen zuen.
Gertatutakoaren berri izan zutenean, Ertzaintzako agenteak bertaratu eta 56 urteko ustezko hiltzailea atxilotu zuten. Akusatua ertzain-etxera eraman eta azken orduetan epailearen esku jarri dute. Azkenean, epaileak Basauriko espetxean sartzeko agindua eman du.