Berbotsek, Erandioko euskaltzaleen topaguneak, 1994tik urtero antolatzen duen euskararen aldeko jaialdia bueltan da, koronabirusak eragindako etenaldiaren ostean. Maiatzaren 8an, trikitilariak, bertsolariak, herri-bazkaria, umeentzako tailerrak eta Luhartz taldearen kontzertua egingo dituzte Erandioko euskararen aldeko jaialdian.
Aitzitik, aurten ez da herriko dantza-taldeen ikuskizunik ezta umeentzako disko-festarik egongo. Mikel Zarate Berbotseko kideak azaldu duenez, "izurritearen ondorioz, zalantzak izan ditugu jaialdia zein formatutan antolatuko genuen, beraz, aurten herriko dantza-taldeen ikuskizuna ez egite erabaki dugu". Horretaz gain, aurreko edizioetan mahaiak eta aulkiak banatzen zituzten, baina, aurten, bazkariaz gain, bertaratzen direnek beraien eserlekuak ere eraman beharko dituzte.
"Orain osasun-baldintzarik egon ez arren, Kanpomartxo antolatu genuenean formatu txikiagoan egitea pentsatu genuen; hala ere, betiko jendea etortzea espero dugu, horrelako jaietarako gogoa baitago, eta seguru trikitilariekin jendea dantzatzera animatuko dela", adierazi du Zaratek.
Hiru urte ostean berriro dugu Kanpomartxo!!!
— berbots (@berbots) April 26, 2022
Erandioko euskaltzaleak biltzen dituen jaia
Aurten Erandiogoikoan izango da!
Gora Berbots!!!
Gora Erandio euskalduna!!!
Eta Gora Kanpomartxo!!!#kanpomartxo #kanpomartxo2022#Berbots #ErandionEuskaraz #Erandio pic.twitter.com/EUHXrSNPxY