Erandioko Udalbatzak "erabateko elkartasuna" adierazi die Alconzako langileei

Ander Zarraga 2022ko eka. 10a, 08:45

Alconzako beharginak maiatzaren 20an egindako manifestazio jendetsuan.

Erandioko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek bat egin dute Alconza Irizar Group enpresako langileakaz eta enpresako zuzendaritzari diagnostiko sakon bat egiteko eskatu diote: "Langileentzako ondorioak minimizatzeko eta industria-plan bat egin dezala".

Ekainaren 8an egindako Erandioko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Berangoko Alconza enpresako langileen egoerari buruzko adierazpen instituzionala egin zuen. Adierazi zuten daborduko 25 kaleratze eragin dituen enplegua erregulatzeko espedienteak oso eragin negatiboa izango duela eskualdean, "bai lan-arloan, bai gizarte mailan ere".

Hori dela eta, langileei "erabateko elkartasuna" helarazi diete, eta Alconza Irizar Groupeko enpresako zuzendaritzari eskatu diote "diagnostiko sakon bati ekitea, langileentzako ondorioak minimizatzeko, eta, ondorioz, industria-plan bat egin dezala helburu horrekin". Era berean, azpimarratu dute lanpostuen galera azken baliabidea izatea negoziazio-prozesuaren barruan.

Udalbatza osatzen duten EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdi politikoek izenpetu dute adierazpena.

Erlazionatuak

Alconza lantegiaren etorkizuna, borrokan

Iker Rincon Moreno 2022 eka 07 Berango

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun