Daborduko bukatu dira aurtengo Erandiogoikoko Gorpuzti jaiak, baina ziur ederto pasatu dutela hainbeste itxoiten zuten aste-akabua, ikusi bestela jai batzordeak egin duen jaietako bideoa. Gutxiago falta da hurrengo Gorpuzti jaietarako, baina, bitartean, hamaika aukera izango dituzte ondoko herri eta auzoetan, eta baita abuztuan ospatuko dituzten Andra Mari jaietan ere.
eka 15 Erandio
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.