Erandioko mugimendu feministak deituta, elkarretaratze jendetsua egin dute gaur Astrabuduko Josu Murueta plazan, 20:00etan. Bertan, 49 urteko entrenatzaile ohi bati leporatu dizkioten hainbat sexu-eraso deitoratu dituzte.
Erandioko Udalak bat egin du deialdiagaz, baita tokiko emakumezkoen futbol taldea ere. Lehenengoan ordezkaritza duten alderdi guztiek izenpetutako agirian atzo jakinarazitako emakume eta nesken aurkako eraso matxistak "erabat arbuiatu" dituzte.