2022/09/11 18:00

Musika

Domeka Eureka!: Anari

Domeka Eureka!: Anari
Erandioko moila, Erandio

Gauez heldu zen Anari euskal musikagintzara 1997an, gauez eta kotxean, kronikarik onenen xehetasun eta girotzeaagaz, kontakizuna beste artifizio handirik gabe. A capella hasita. "Gaua da, kotxian sartzen naiz, euri malkoak parabrisan, eta ilargiak ez dit esaten ez non norekin zauden gau hontan". Eta soilik gero dator gitarra.

Bost disko luze eta hainbat labur etorri dira geroztik, eta, urteakaz, bere entzule propioa sortu du haren musikak, eta kritikak oso harrera ona egin izan dio beti. Adarra saria ere jaso zuen, horregatik, 2018an. Eta Nacho Vegasi euskararako hartutako kantuan dioenez, "Kantatu, maitatu eta dantza ezin bada, ez da gure iraultza!".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun