2022/09/25 18:00

Musika

Eureka Domeka!: Porrumentzio

Eureka Domeka!: Porrumentzio
Erandioko moilan, Erandio

"Beste musikari bat besterik ez. Autokudeatutako musika librezalea. Estiloa? Anarkikoa, hainbeste estilo nahastu ondoren, estilo gabea". Hitz horiekaz deskribatzen du bere burua Porrumentzio musikariak. Bakarlaria. Edo ez hainbeste. Publikoagaz arituko baita emanaldian.

Gorabeherak diskoa eman zuen argitara 2019an, Xixareen dantza izenekoa 2020an, Bularretik 2022 honetan bertan, eta, 2022ko irailaren 25ean, Erandion arituko da zuzenean, ez bakarka baizik eta publikoagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun