Gaurtik domekara bitartean, hilaren 15etik 18ra, Erandioko Goiherri taldeko sokatiralariak Holtenen egongo dira lehiatzen mundu osoko beste 91 talde izango dira txapelketan; horien artean, Mutriku (Gipuzkoa) eta Gaztedi (Laukiz, Bizkaia) talde euskaldunak ere egongo dira erandioztarrakaz batera. Iaz, Getxoko Fadura kiroldegian jokatu zen Munduko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan lortutako hiru dominak gogoan izanda, Basque Country selekzioa ere lehiatuko da Herbehereetan egingo den txapelketan.
Aurtengo lehia handiagoa izatea espero dute antolatzaileek, COVID-19aren ondorioz iaz ezarritako murrizketak desagertuko baitira, eta, ondorioz, talde eta kirolari gehiagok parte hartuko dutelako direlako.
Taldekako lehiaketan honako kategorietan parte hartuko du Goiherrik: gizonezkoetan, seniorretan eta 23 urtez azpikoetan 560 kilogramo eta 600 kilogramo, hurrenez hurren; emakumeak 500 kilogramo; mistoa 560 kilogramo eta junior mistoa 520 kilogramo.
Horretaz gain, Goiherrik Basque Country selekzioa ordezkatuko du 23 urtez azpikoen kategoria guztietan. Selekzioen kategorian hemezortzi talderen aurka, arituko dira, tartean, Suitza, Ingalaterra, Eskozia, Taiwan, Herbehereak edo Alemania izango dituzte aurrez aurre.