Trabudu Dantzari Taldeak 1873an ezkondu ziren Canuta eta Tomas erandioztarren arteko ezkontza antzeztu zuen irailaren 17an. Ospakizuna xehetasun guztiakaz birsortu zuten, batez ere, XIX. mendeko soineko dotorez jantzita joan ziren herriko pertsonaienak: medikua, alkatea, apaiza, alargunak, soldadu karlistak... Bat-egitea borobiltzeko dantza eta musika izan ziren eguneko protagonista handiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!