Jorge Gonzalez izango da Erandioko alkategai sozialista

Erredakzioa 2022ko urr. 13a, 10:14

Gonzalez Enplegu, Berdintasun eta Turismoko zinegotzia da Erandioko Udalean. © ERANDIOKO PSE-EE

Erandioko Udaleko egungo bozeramaile sozialista eta Enplegu, Berdintasun eta Turismoko zinegotzia izango da hurrengo hauteskundeetarako PSE-EEren alkategaia, primarioen prozesuan erregistratuta zegoen beste hautagaitza, Josean Perez Erandioko zinegotzi eta idazkari nagusia, erretiratu ondoren.

Bi hautagaiek primarioen prozesuan parte hartzeko beharrezko abalak aurkeztu zituzten, baina, orain, hori amaitutzat eman da, Josean Perezek bere hautagaitzagaz jarraitzeari uko egin ostean. Horrenbestez, alderdiko iturriek azaldu dute ez dela egingo datorren domekarako aurreikusita zegoen bozketa-eguna.

"Nire nahia eta borondatea da Erandioko proiektu sozialistan parte hartzen jarraitzea, nire esperientzia eta gogoa batuz, ekarriz eta jarriz, eta talde berriagaz batera herriko bizilagunei ilusioa eta erantzuna emango dien proiektu bat bultzatzea", adierazi du Perezek prozesutik erretiratzean.

Horrela, Erandioko PSE-EEren zerrendaburu izendatu dute Jorge Gonzalez, 40 urteko Erandioko bizilaguna eta historian lizentziatua. Halaber, sozialistak Erandio hobea, erakargarriagoa eta bizilagunentzat zerbitzu hobeak eskaintzen dituen udalerria sortzen jarraitzeko Udalean egindako lana nabarmendu dute, eta arreta guztia herritarren funtsezko alderdian jarri dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun