Imanol Eguskiza Palma izango de EH Bilduko alkategaia Erandion

Ander Zarraga 2022ko aza. 23a, 07:59

Imanol Eguzkiza Palma hautaketa-prozesu baten ostean aukeratu dute EH Bilduren alkategaia izateko. Β© ERANDIOKO EH BILDU

Erandioko EH Bilduk 2023ko maiatzean egingo diren udal-hauteskundeetarako zerrendaburua Imanol Eguskiza Palma izango dela iragarri du. Gaur egun, Eguskiza koalizio abertzalearen zinegotzia da Erandioko Udalean. Alkategaiaren aurkezpen ofiziala abenduaren 4an, domekan, 13:00etan egingo dute Jasone Agirre Garitaonaindia EH Bilduko legebiltzarkidearen partehartzeagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun