Bisio bat: Queen; misio bat: talde ospetsu honen arrakasta musikalak gogora ekartzea; emaitza bat: Momo
Freddie Mercury-ren hitzetan: “The Show Must Go On”. Abeslaria joan zenetik 31 urte igaro diren arren, Momok “showarekin” jarraitzea proposatzen du.
Argiz eta kolorez betetako espektakulua, eta noski, Queen-en soinu itzela. Artista sinestezin honen bihotzetik jaio da XX. mendeko rock talde adierazgarrienetako bati egindako omenaldi hau. Espektakulua, indarra eta rock asko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!