Metaleko sektoreko ehunka langile mobilizatu dira gaur Erandion

Ander Zarraga 2022ko abe. 1a, 15:28

Bizkaiko Metaleko sektoreko beharginek Erandioko kaleak hartu dituzte gaur, FVEM patronalari hitzarmen duin bat negoziatu dezan exijitzeko. Duela aste batzuk ELA sindikatuak egin zuen bezala, oraingoan CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek egin dute deialdia. Sindikatuek lurraldean deitutako laugarren greba-eguna izan da gaurkoa eta, adierazi dutenez, lanuztearen jarraipena "ia erabatekoa" izan da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun