2017ko edizioari amaiera emateko xedez “Madrid es negro” jaialdiaren enkargu gisa hasi zena Anaut bandak soul musikaren aitzindarietako bati egindako maitasun-adierazpen bihurtu da. Laukote madrildarra, bi haize-instrumentuz lagunduta, seikotera igaro da, eta, hil eta 55 urtera, Georgiako jenioaren hit handiak xehatzen dituen errepertorioa atondu du, Otisek eta bere taldeak abesti-idazle eta interprete gisa duten talentuari balioa ematen saiatzeko. Can’t Turn A Loose You klasikoa biziberritzen duen ikuskizuna, Rolling Stonesen ustez jatorrizkoa gainditzen duen Satisfaction-en bertsio lehergarria, Mr. Pitiful Respect edo Try a little tenderness, besteak beste, eta Otis Reddingek inoiz zuzenean interpretatu ez zituen abestiak berreskuratu dituzte.
Sarrera: 7 euro
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!