Udalak 2021ean Eusko Jaurlaritzatik jaso zuen diru-laguntza bati esker abiatu ditu Martiartu dorrea egokitzeko lanak. Lehen fase honetan, eraikinean egingo dute esku-hartzearen inguruko azterketa ari dira egiten eta dorreak beharko dituen jarduerak aztertzen ari dira. Lehendabiziko helburua da dorreak eskaintzen dituen aukerak aztertzea, eta monumentuaren azterketa historikoa eta arkeologikoa eguneratzen ari dira.
Une honetan, arkeologoak lanean ari dira dorrean, besteak beste, Erdi Aroko Erandioren historia ezagutu ahal izateko. Hori dela eta, hilaren 19an hainbat bisita egingo dituzte "obrengatik zabalik" estiloan. Bisitek 30 minutu iraungo dute eta gehienez 15 pertsona har ditzakete. Bisita horietara joan ahal izateko, izena eman beharko da esteka honetako formularioan.