Horren bitartez, euskaraz hitz egitea sustatzeaz gain, onurak hainbat direla azpimarratu dute, hala nola onura praktikoak, sozialak emozionalak... Egitasmoak euskaraz aritzeko trebakuntza eta aukera ematen die parte hartzaileei. Gainera, askok euskararen normalizazio-prozesuari ere laguntzen diote, zailtasunak dituzten euskaldunei elkarrizketaren bitartez lagunduz. Halaber, antolatzaileek azpimarratu dutenez, "badira lagun berriak egin nahi dituzten kideak edo giro euskaldunean murgildu nahi dutenak".