Merkataritza-ontzi berriak diesel elektrikoko propultsio berritzaile bat du, bi sorgailu nagusigaz eta laguntzaile txikiago bategaz. Neurriei dagokienez, itsasontziak 6.000 tona, 103,4 metroko luzera eta 15,6 metroko zabalera du, 13,5 korapiloko abiadura eta 11 pertsonako tripulazioa. Bere bikia bezala, Katuxa NM-ren ikuskera eta diseinua Muruetako ontziolen ingeniaritza dibisioak egin du oso-osorik, armadoreagaz lankidetzan.
Katuxa NM ontzia Bilbon egoitza duen MAAS (Murueta Atlántico Alcudia Shipping) armadorearen poolean sartuko da, mota guztietako zama lehorreko beste 12 garraio-ontzigaz batera. Enpresak solteko ontziak eta tamaina handiko proiektuak ditu Europa osoan, Afrikako iparraldean eta Itsaso Beltzean.
Zerbitzuan sartzen denean, batez ere, Europan, Afrika iparraldean eta Itsaso Beltzean nabigatuko da, zama lehorra eta solteko solidoa garraiatzeko, bai eta tamaina handiko piezak ere, konplexutasunagatik garraio-sistema berezia behar dutenak, hain zuzen.