Erandion bihar hasiko dituzte martxoaren 8ko jarduerak

Ander Zarraga 2023ko mar. 2a, 15:51

Martxoaren 8ko elkarretaratzea Erandioko udaletxearen atarian, artxiboko irduan.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta egitarau oparoa prestatu dute udalerriko auzoetako emakumeen elkarteek eta talde feministek. Mobilizazioak martitzenean hasiko dituzte Astrabuduan eta eguaztenean Altzaga eta Erandiogoikoan elkartuko dira. Horrez gain, hainbat emakume sortzaileren lanak ere erakutsiko dituzte zapatuan eta martxoaren 10era bitartean egingo dituzten jardueretan.

Egitaraua:

Martxoaren 3tik 26ra

  • Erakusketa: Erandioko Emakumeentzako Ahalduntze Eskolan emandako Autorretratuaren bidez birpentsatuz tailerra, Josu Murueta kultur etxean. 

Martxoak 3, barikua

  • 20:15ean, Kalejira feminista, Erandiogoikoan, Auzokoa Herrikoi Elkarteak eta Herri Bideak Kate Barik antolatuta.

Martxoak 4, zapatua

  • 19:00etan, Emakumeak, zinema, antzerkia eta gehiago: Emakumeek abortua zigortuz jasaten duten indarkeriari ahotsa ematen dio Emakumeak filmak El Salvadorren; mezu horrek, zoritxarrez, gaur egun ere badirau, eta zer hobeto hori hautemateko, Itxaso Díaz sortzaileak aurkeztutako La historia de todas nosotras dokumentalaren bidez baino. Ondoren, Higinia Garay ilustratzailearen Todos nosotras eleberri grafikoaren irudiak aurkeztuko dira, eta, amaitzeko, NODE konpainiaren Emakumeak dantza-piezagaz amaituko dute. Josu Murueta kultur etxean.

Martxoak 6tik 12ra

  • Hezkidetza jolasa. Arlo ezberdinetan emakume euskaldunen lana azaleratzea duen ekimena. Euren artean, herriko emakume batzuen lorpenak ezagutzeko aukera emango du. Erandiogoikoan, Auzokoa Herrikoi Elkarteak antolatuta.

Martxoak 6, astelehena

  • 18:00etan, Erandioko emakumeen elkartearen ohiok batzar nagusia, Merkatu Zaharrean.

Martxoak 7, martitzena

  • 19:30ean, Astrabuduko talde feministaren manifestazioa, Josu Murueta plazatik. 

Martxoak 8, eguaztena

  • Martxoaren 8a baino lehen, soslai feministei buruzko ikerketa bat egingo dute Instagram eta Tik Tok sare sozialetean, martxoaren 8tik aurrera Ausartzeneko lokaletako leihoetan irudikatzeko.
  • 12:00etan, elkarretaratzea eta adierazpenaren irakurketa, Irailaren 23a plazan.
  • 17:45ean, hitzaldia: Aitona-amonak zaintzaileak. Astrabuduko emakumeen elkarteak antolatuta.
  • 19:00etan, manifestazioa Altzagako kaleetan.
  • 19:30ean, Elkarretaratzea eta adierazpenaren irakurketa, Euskadi plazan.

Martxoak 9, eguena

  • 18:00etan, zineforuma: La lista de los deseos, Erandioko emakumeen elkartearen egoitzan.

Martxoak 10, barikua

  • 17:00etan, Astrabuduko emakumeen elkarteak antolatutako zineforuma, Josu Murueta plazan.
  • 19:00etan, Erandioko emakumeen elkarteak mokadutxoa eskainiko du. 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun