2023/03/24 20:00

Musika

Kontzertua: Olaia Inziarte

Kontzertua: Olaia Inziarte
Merkatu Zaharra, Erandio

Olaia Inziartek bere lehen diskoa, Lehengo Lepotikan Burua, kaleratu du, sonoritate tradizionalena abangoardistarenagaz harilkatuz. Nafarroan gero eta indar handiagoa hartzen ari den energiaz eta jakin-minez betetako artisten belaunaldi berriaren parte da. Kokatuta dagoen soinu-espazioaren adierazpena dugu disko hau, eta, oro har, pop ilun baten baitan dabilen arren, Nafarroako kantutegi tradizionalari erreferentzia etengabeak daude bertan. Melodia gogoraerraz eta alternatiboetan oinarritutako eraginen bilduma bat dela erran genezake, etxearen eta sustraien baitan ari dena, modu intimoan beti ere.

Sarrera: 3 euro

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun