2023/04/22 20:00

Dantza

Dantza: "Zarra"

Dantza: "Zarra"
Merkatu Zaharra, Erandio

Adriana Bilbao dantza konpainiaren Zarra lanak, bere aitona, Telmo Zarraonandia, Athleticeko jokalari ospetsua, omentzen du. Dantza, musika, argiztapena eta proiekzioen bidez, futbolari lotutako kirol elementuak uztartzen ditu lan honek, mitoa handitu zuten giza balioak nabarmenduz. Telmo errematatzaile handia zen buruz, jokalari aseezina… baina beldurtia, prestua eta apala ere bazen; zalantzatia zen; dantzatzea eta jende guztiarekin kalean gelditzea maite zuen… Hori guztia eta askoz gehiago zen Zarraonandia (zaharra, ona eta handia).

Ideia, zuzendaritza eta koreografia: Adriana Bilbao Zarraonaindia.
Antzezleak: Adriana Bilbao, Carmen Bejarano, Tatiana Cuevas, Blanca Lorente, Gabriel Matías, Miriam Pérez.

Sarrera: 10 euro

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun