Gaurko urrats bakoitzak, biharko bide bat eraikitzen du. Luzatzen den esku baten aurrean marraztu, arnastu, pentsatu eta dantzatzen dugu. Eman etajaso. Ez ditu sustraiak saihesten, haietara begira sakontzen du, bertan ereiten du. Elkarbanatuz, elkarrizketatuz, espazio komunak bilatzen ditu. Horrelakoxea da gure artea. YARIN elkarrekin marrazten dugun etorkizuna da; ondokoaren begiradara garamatzan leihoa, sustraietatik abiatu eta etengabeko elkarrizketak argitzen duen hostoetara garamatzana. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN ‘bihar’ hitzaren sinonimoa da, eta ondokoaren lehioari egiten diogun begirada konplizea. Sarrera: 6 euro
Herriko taldeen erromeria herrikoi honek, Getxoko plaza ezberdinetan, dantza tradizionalak erakusten ditu eta publikoa parte hartzera animatzen du. Antolatzaileak: Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas-Argia eta Zasi Eskola. Sarrera doanik.
Moor Krad-ek argitara atera nahi du guk guztiok dugun alderdi ezkutua. Guk geuk bizitzan zehar erreprimitu egiten ditugu ezaugarri horiek, askotariko arrazoiak tarteko, eta nortasunaren gela ilunean gordetzen diren, gureak ez direlakoan. Basamortu horretan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta alderdi horrek pertsona gisa osatzen dituela. Hori dela eta, ez dituzte kontraesanak ezkutatzen, eta diren modukoak agertzen dira. Sarrera 10 euro