2023/03/18 20:00

Musika

Kontzertua: Habanerak. Mendibitarte Otxarkoaga abesbatza eta Ronda Aguilar

Kontzertua: Habanerak. Mendibitarte Otxarkoaga abesbatza eta Ronda Aguilar
Merkatu Zaharra, Erandio

Otxarkoaga Abesbatza 1963an sortu zen, izena ematen dion Bilboko auzoan, Gorka Aulestiaren eskutik, eta 26 ahots misto ditu. Handik gutxira, Eladio Montiel izan zen zuzendari. Ia berrogeita hamar urtez aritu zen lanean, eta koruaren “alma mater” izan zen. Urte horietan zehar, Bizkaiko Koruen Federazioak antolatutako hainbat kontzertutan parte hartu du, federazio horren bazkide sortzaileetako bat ere izanik, baita beste hainbat lehiaketa eta jaialditan ere, gure lurraldean zein lurraldetik kanpo. Gaur egun Miren de Diego du zuzendari.

1985ean sortu zen, Marzas-etako kantuak kontserbatzeko asmoz, Kantabriako eta Palentziako mendietako tradizio bat, Aguilar Campooko Turismo Ekimenen Zentroak 1979an berreskuratua. Gaur egun, hamasei ahots baxu ditu, eta Marzas-etako tradizioari eusten dio; izan ere, urteko gainerako kontzertuakaz eta beste herri-ospakizun batzukaz uztartzen du, hala nola ezkontza bezperetako andregaientzako zorion kantuagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun