Martiartu dorre berrituak jarduera ekonomikoak hartuko ditu

Ander Zarraga 2023ko mar. 28a, 10:53
Urtarrilean bisita gidatuak egin zituzten dorrearen historia ezagutzera emateko.

Erandioren iraganeko ikurra da Martiartu dorrea, baina hainbat urtez hutsik eta erabilerarik gabe egon denez, gaur egun oso zaharkituta dago. Hala ere, azken hilabeteotan dorrea ikertzen aritu den taldeko Veronica Quintanilla monumentuen zaharberritzean espezializatutako arkitektoak azaldu du eraikinaren egitura "egoera" onean dagoela.

Orain, Erandioko Udalak eraikin historikoa berreskuratzeko proiektua egin gura duela iragarri du, zehaztuz du bere barrualdean kristalezko egitura bat jarri eta jarduera ekonomikoak garatzeko baliatuko dutela. Hasiera batean, udal-iturriek aurreratu dutenez, baliteke postprodukzio estudio bat jartzea bertan, baina berritze-lanak luzeak izango direnez, ez dute baztertu bestelako proiekturik garatzea.

Momentuz, gobernu-taldeak iragarri duenez, berritze-lanak luzeak izango dira, bere egitura legeak babestuta dagoelako. Alde batetik, egitura egonkortuko dute, eta, horren ostean, desnibeletarako irtenbide bat bilatu gura dutela azaldu dute, eskailerakaz edo igogailua bategaz egingo litzatekeena.

"Dorrearen azterketa arkeologikoa eta historikoa egiten zen bitartean, ekintza nagusi bi egin genituen: batetik, jendeak dorrea ezagutzeko eta erabilerari buruzko bere iritzia emateko bisita gidatuak; eta, bestetik, aholkularitza-batzorde bat eratu genuen, bizilagunek eta inguruko erakundeek osatua", azaldu du Adrian Busto Erandioko Udaleko kultura zinegotziak. Bere aldetik, Aitziber Oliban alkateak eraikin historikoaren garrantzia azpimarratu eta Erandion "balio handieneko eraikina" dela adierazi du. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun