Aurreko martxoaren 3an, Bilboko epaitegi batek Astika husteko 30 eguneko epea eman ostean, bertan bizi diren herritarrek "azken egunera arte" geratuko direla iragarri zuten. Hori azpimarratzeko mobilizazioak egingo dituzte hurrengo egunetan Erandion; lehena, bihar bertan udaletxearen atarian, eta, bestea, zapatuan, Altzagako metro-geltokitik abiatuta.
Gure (etxe)bizitza defendatuko dugu!
— Astika Herria (@AstikaHerria) March 19, 2023
Martxoak 30, 11etan ELKARRETARATZEA. Erandioko Udaletxean.
Apirilak 1, 12.30etan MANIFESTAZIOA. Erandioko metrotik.
Aurrean izango gaituzte!#AstikaHerriaDefendatu pic.twitter.com/od2EvGggzR