Erandioko Gasolinoaren biziraupena koloka larrian dago aspalditik, bere ugazabak askotan errepikatu duenez, daborduko ez da errentagarria eta ez daki noiz arte iraungo duen. Orain, Legebiltzarreko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Batzordeak EH Bilduk gainontzeko alderdiakaz hitzartutako ekimena onartu du, itsasadarreko zerbitzuaren bideragarritasun ekonomikoa bermatuko duen plana gauzatzeko.
Koalizioak zuzenketa bat adostu du EAJ eta PSE-EE alderdiakaz, non nabarmentzen da Barakaldo eta Erandio artean itsasadarraren ertzak lotzeko zerbitzua egiten duten Gasolinoa "biztanleek erabilitako eta estimatutako garraio-sistema" dela, eta, gainera, "Ibaizabal ibaiaren inguruko ondare historiko, industrial, kultural eta sentimentalaren parte" dela.
Horrenbestez Eusko Legebiltzarrak Gasolinoaren jabe den Boteros de la Ria S.L. enpresari eskatu dio jardueraren bideragarritasun ekonomikoa bermatzen duen plan bat egin eta aurkeztea. Halaber, onartutako ekimenean Erandioko eta Barakaldoko udalei eta Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die plan hori aztertzeko eta bakoitzaren eskumenen esparruan lankidetzan aritzea, zerbitzua funtzionamenduan mantentzeko.
Garrantzitsua da Barakaldo eta Erandio arteko gasolinoa salbatzea:
— EH Bildu Legebiltzarra (@ehbildu_legebil) March 28, 2023
Eskaintzen duen zerbitzua beharrezkoa da oraindik jende askorentzat.
Ondare industrialaren altxor txiki bat da.
@Iker__Casanova pic.twitter.com/OzKwVfaOgQ