Ikuskizuna Matrioshkaren ingurukoa izango da. Matrioshkak emakume bakoitzaren barruan dauden eta gizakion historiaren parte diren emakume guztiak irudikatzen ditu.
Matrioshkaren bidez, emakumeak bere bizitzan zehar dituen rolak irudikatzen dira, operetako, zarzueletako eta, oro har, ahots-musikako emakumezko pertsonaia paradigmatikoenekiko paralelismo baten bidez.
Musikariak: Garbiñe Abendaño sopranoa. Margarita Lorenzo de Reizabal pianoa eta proiektu bisuala eta Julene Zenikazelaia gidoia eta errezitatzailea.
Sarrera: 3 euro
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!