Zeintzuk dira zuen programako ardatzak?
Erandioko bigarren eraldaketa, azpiegiturak berroneratuz eta bizikidetzarako gune publiko berriak sortuz; Erandio aktiboagoa, kohesionatuagoa eta dinamikoagoa; suspertze soziolaborala eta industriala, enplegua defendatzeko eta merkataritzari, industriari eta ostalaritzari bere egunerokoan laguntzeko; eta ingurumenarekiko konpromisoa, garapen jasangarriari lagunduz eta ingurumen-politika arduratsua gauzatuz.
Zeintzuk dira zuen ustez Erandiok dituen arazo nagusiak?
Erandio ez da uharte bat, eta inguruko gainerako udalerriek dituzten arazo berberak ditu. Hedadura handia daukanez eta auzo eta eremu asko oso sakabanatuta daudenez, ahaleginak areagotu egiten dira eta zerbitzuak ugaritu egiten dira. Aparkalekua, etxebizitza, industria-herentzia garrantzitsua, hiriguneetatik urrun dauden herriguneak…
Zer proposatzen duzue horiek konpontzeko?
Erandio berriro Erandio izan zenetik izandako etaparik zailena gainditu izanaren sentsazioarekin aurkezten gara hauteskunde hauetara. Etapa hau gainditzeko gai izan bagara, etorkizunari itxaropenez eta ilusioz begiratzeko gai izango gara. Izan ere, gure kudeaketa- eta lan-ereduak erandioztarren iritzi, ekarpen eta beharrei erantzuten die, guztiok eraiki nahi baitugu Erandio aktibo, ordenatu, atsegin, seguru, dinamiko, iraunkor, irisgarri, sortzaile, solidario eta oparoa.
Beste alderdiekin itunak sinatzeko prest zaudete?
Prest geundeke itunak sinatzeko gurekin udalerri hobea eraikitzeko laguntzen dutenekin, ekarpenak egiteko eta norabide berean lan egiteko benetako borondatea dutenekin, beste ezeren gainetik Erandio erreferentziatzat daukatenekin. Premisa horretatik abiatuta, proposamenak eta programak kontrastatu beharko lirateke.
Zergatik eman zuri botoa eta ez beste hautagai bati?
EAJ-PNV bermea eta konpromisoa delako. Kudeatzeko gaitasuna, lidergoa, esperientzia, eskarmentua eta udalerriaren eta erandioztarren behar eta kezken berri daukan taldea daukagulako, gaitasuna, jarrera eta ilusio handia uztartzen dituen taldea.