Egitaraua

San Bernabe jaietako ospakizunak abiatuko dituzte domekan Faoetan

Ander Zarraga 2023ko eka. 9a, 14:28

Faoetako San Bernabe baselizaren inguruan elkartuko dira jaiak ospatzeko. © ERANDIOKO UDALA

Domeka honetan eta hurrengo asteko zapatuan San Berbane baselizaren inguruan ospatuko dituzte jaiak Faoeta auzoko bizilagunek. Festen lehen eguna domekan izango da, hilaren 11n; bigarren eguna, aldiz, 17an egingo dute eta egun osoko egitaraua prestatu dute bietan ederto pasatzeko. Hemen duzue aurtengo San Bernabe jaietako egitaraua.

Egitaraua:

Ekainak 11, domeka

  • 12:30ean, txupinaren jaurtiketa.
  • 13:00etan, meza.
  • 13:45ean, kontzertua: ManoLenta
  • 15:00etan, babarrun-jana.
  • 18:00etan, brisca-txapelketa

Ekainak 17, zapatua

  • 12:00etan, txistulariak eta dantzariak.
  • 12:30ean, Euskal dantzak.
  • 12:45ean, puzgarriak.
  • 13:30ean, Trikia eta panderoa.
  • 15:00etan, bazkaria.
  • 17:30ean, bingoa.
  • 18:00eta, Olgetan Solas, familia arteko jolasak.
  • 19:00etan, Rock kalean elektrotxaranga.
  • 21:00etan, kontzertua: El viejo Chimango.
  • 23:30ean, kontzertuak: Akerbeltz eta Dj Markelin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun