Egitaraua

Barikuan hasiko dituzte Kukularra auzoko festak

Ander Zarraga 2023ko eka. 21a, 11:16

Rumbo Paraiso taldearen reggae doinuakaz hasiko dira barikuan Kukularra auzoko jaiak. © SLOW MANAGERS

Barikutik domekara bitartean ospatuko dituzte Kukularra auzo erandioztarreko jaiak. "Auzoetako jaiak berpizten" leloa izango duten jaiotan hamaika jarduera egingo dituzte aste-akabuan: kontzertuak, azoka, umeentzako jarduerak... Hemen duzue horien egitaraua.

Egitaraua:

Ekainak 23, barikua

  • 19:00 Txupinaren jaurtitzea.
  • 19:15 Igel-toka Lehiaketa (herriko jendearentzat).
  • 20:00 Sardina-jana.
  • 22:30 Kontzertua: Rumbo Paraiso. Ondoren, musika txosnan.

Ekainak 24, zapatua

  • 11:00-14:00 eta 15:30-17:30, umeentzako parkea.
  • 12:00 Paella Lehiaketan izen-ematea.
  • 14:30 Paellen aurkezpena.
  • 15:00 Paellen sari-banaketa.
  • 17:30, Moto GP 12. lasterketa (umeentzat),
  • 17:50 Patinete lasterketa.
  • 18:30 Umeentzako jolasak.
  • 22:00 Kontzertuak: Txerri Ugerrak eta Ugerdak. Ondoren, musika txosnan.

Ekainak 25, domeka

  • 11:00-15:00 Umeentzako ludoteka.
  • 12:00 Herriko Artisautza Azoka.
  • 13:00 Trikitilariak.
  • 13:00 Tortilla Lehiaketaren izen-ematea.
  • 13:30 Auzoko nagusientzako luntxa.
  • 14:30 Tortillen aurkezpena.
  • 15:00 Tortillen sari-emanaldia.
  • 17:00 Olgetan Solas, familientzako jolasak.
  • 19:00 Apar jaia.
  • 20:00 Traka eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun