Egitaraua

Gaur hasiko dituzte Arriagako San Trifon jaiak

Ander Zarraga 2023ko eka. 30a, 14:27

Zapatuan, putxera-lehiaketa egingo dute goizetik hasita.

Gaur iluntzean botako dute txupina Arriagako San Trifon jaiei hasiera emateko. Santuaren eguna astelehenean izan arren, jai batzordeko kideek hainbat jarduera prestatu dituzte aste-akaburako, besteak beste, putxera-lehiaketa edo kickboxing erakustaldia.Hemen duzue egunotan famlian ederto pasatzeko moduko egitaraua.

Egitaraua:

Ekainak 30, barikua

  • 20:00 Pregoia eta txupinaren jaurtitzea.
  • 21:00 Burruntzi-dastaketa, jai batzordearen eskutik.
  • 23:30 Musika: The cowboy.

Uztailak 1, zapatua

  • 11:00 Putxera-lehiaketaren izen-ematea (sariak: 1. putxera eta 150 euro, 2. garaikurra eta 100 euro).
  • 12:30 Puzgarriak eta bits-jaia.
  • 12:30 Igel-toka.
  • 13:00 Kickboxing erakustaldia Chikara Kirol Klubaren eskutik.
  • 14:30 Putxeren aurkezpena.
  • 18:00 Kontzertua: Pancho Balbuena.
  • 00:00 Erromeria: Akerbeltz.

Uztailak 2, domeka

  • 12:30 Olgetan Solas, familia arteko jolasak.
  • 13:30 Kantagunea.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Erromeria: Gauargi.
  • 20:00 Txorizoa eta odolosteak, Angel harategiaren eta jai batzordearen eskumenez.

uztailak 3, astelehena

  • 17:00 San Trifonen omenezko meza eta aurreskua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun