Egitaraua

Goierrin jarraituko dute jaiek Erandion

Ander Zarraga 2023ko uzt. 5a, 13:43

Madalena auzoko San Kristobal baselizan ospatuko dituzte jaiak aste-akabu honetan.

Erandioko Madalena auzoko jaiak ospatuko dituzte San Kristobal baselizaren inguruan uztailaren 7tik 10era bitartean, udako jaien maratoiari hasiera emateko.

Ez dira San Ferminak izango, baina Erandion ez dira Iruñeraino joan beharko udan parrandaz parranda aritzeko. Goierriko Madalena auzoko San Kristobal jaiakaz abiatuko dute udalerriko auzoetako festen maratoia uztailaren 7an; izan ere, esan daiteke aste-akabu guztietan egongo dela ospakizunen bat Erandion.

Hasteko, uztailaren 7tik 10era bitartean hainbat jardueragaz ederto pasatzeko aukera izango dute Goierriko San Kristobal baselizaren inguruan batuko diren erandioztarrek. Azken eguna astelehena izan arren, santuari tartea ere egingo diote.

Egitaraua:

Uztailak 7, barikua

  • 18:30 Umeen igoera Iberresetik San Kristobalera eta Goierriko jaien hasiera.
  • 19:00 XVI. Txinbera Lehiaketa.
  • 20:00 Umeentzako herri kirolak.
  • 21:00 Burduntzi-pintxo solidarioa.

Uztailak 8, zapatua

  • 17:00 Trikitilariak.
  • 18:00 Sokatira Txapelketa.
  • 20:00 San Kristobal ermitara kalejira.
  • 20:30 Sahieski-jana.
  • 00:00 Erromeria eta disko-festa.
  • 02:00 Bingoa.

Uztailak 9, domeka

  • 12:30 Meza.
  • 13:00 Goialde Dantza Taldearen erakustaldia.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 16:30 Bazkalondoa.
  • 18:30 Asto-probak.

Uztailak 10, astelehena

  • 12:00 Meza.
  • 12:30 Aurreskua eta nagusientzako luntxa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun