Hurrengo eguna, zapatua, umeen eta beteranoen futbol partidakaz hasiko da, eta Asuko plazan herri-bazkaria ere egingo dute. Iluntzean, jaiak jarraituko du mariatxiakaz eta Urrats taldearen erromeriagaz. Asuarrek azken unera arte zukutuko dituzte jaiak, uztailaren 26an, herri-bazkaria, bazkalosteko bingoa eta Andoni Oilokiegiren ikuskizuna izango baitituzte, azkenik, txosnetako kupelen hustuketa egin arte.
Uztailak 14, barikua
- 19:30 Kalejira eta familientzako olgetan solas.
- 20:30 Txupinaren jaurtiketa eta jaien hasiera.
- 21:00 Sardina-jana.
- 23:00 Beranduegi erromeria eta musika, txosna-gunean.
Uztailak 15, zapatua
- 11:00 Umeen futbol-torneoa, Arteagan.
- 12:30 Beteranoen futbol-partidua. Bukatzean, sari-banaketa eta trikitia.
- 14:00 Kalejira Asuko plazara arte.
- 15:00 Herri-bazkaria.
- 18:00 Euskal dantzak.
- 19:30 Umeen marrazki-lehiaketa eta aurpegi-margotzea.
- 20:00 Mariatxiak.
- 21:00 Burruntzi-pintxo dastaketa.
- 00:00 Erromeria: Urrats eta musika, txosna-gunean.
Uztailak 16, domeka
- 12:00 Meza. Bukatzean, luntxa, bandak girotuta.
- 15:00 Herri-bazkaria.
- 17:70 Bingoa.
- 18:30 Kontzertua: Andoni Oilokiegi, eta bukatzeko, kupelen hustuketa.