Egitaraua

Enekurin izango dute segida Erandioko jaiek

Ander Zarraga 2023ko ira. 5a, 09:00
Batukadaren erritmora hasiko dute festa Enekurin. © ERANDIOKO UDALA

Irailaren 8tik 10era bitartean Enekuri auzoko jaiak ospatuko dituzte Erandion. Egun horietan ume zein helduentzako hainbat jarduera antolatuko dituzte; ez dira faltako ohiko ikuskizunak eta lehiaketak, hala nola gastronomia edo karta-joko txapelketak. Hemen duzue egun horietarako prestatu duten egitaraua. 

Egitaraua:

Irailak 8, barikua

  • 19:00 Txupinaren jaurtitzea.
  • 19:15 Batukada.
  • 20:30 Barbakoa.
  • 21:15 Mini disko-festa, Xaiborregaz.
  • 23:30 Maxi disko-festa, Xaiborregaz.

Irailak 9, zapatua

  • 11:00 Futbol lehiaketa.
  • 11:30 Umeentzako jarduerak.
  • 13:00 Igel-toka txapelketa.
  • 15:00 Paella-lehiaketa.
  • 17:00 Mus-lehiaketa, Serapion.
  • 17:30 Apar-festa.
  • 19:00 Mozorro-dantza.
  • 20:30 Barbakoa.
  • 23:00 DJ Marito.

Irailak 10, domeka

  • 10:00 Meza.
  • 11:00 Olgetan jolas.
  • 14:30 Herri-bazkaria, tiketak txosnan egongo dira salgai: helduak 5 euro eta umeak 2,5 euro.
  • 17: Oliver eta Liuba magoak.
  • 18:30 Txokolatada.
  • 19:00 Holy festa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun