Aurtengo Eureka Domeka! zikloa handikiro amaituko dute Gautxoriak Erandiokoek; izan ere, domekan, hilaren 24an, erraldoiz eta kilikiz beteko dituzte Altzagako kaleak, 12:00etatik aurrera, eta, arrastian, 18:00etan, Eñaut Elorrieta musikari handiak emanaldia eskainiko du moilan.
Marrazketa inprobisatua, poesia, musika eta festetako ikur diren erraldoiak eta kilikiak dakartzan ekimena udalerriko kultur eskaintzaren nahitaezko hitzordua bilakatu da erandioztarrentzat. Horren erakusgarri dira iraileko domeketan moilan edo, euria egin duenean, merkatu zaharrean bildu diren herritarren kopurua.