Egitaraua

Erandion hamaika proposamen egingo dituzte "Haurren aurrean helduok heldu" dinamika dela eta

Ander Zarraga 2023ko urr. 19a, 16:27

Kike Amonarrizek berbaldia eskainiko du urriaren 26an Altzagan eta Astrabuduan.

Gaur, 17:30ean, Arriaga eskolan egingo duten hasierako ekitaldiagaz abiatuko dituzte urriaren 29ra arte egingo dituzten ekintzak, tartean, Kike Amonarrizen berbaldia, kontzertuak edo umeentzako askotariko tailerrak. Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen dinamika horren barruan Berbots elkarteak Erandion prestatu dituen jarduera horiek gurasoen eta helduen artean euskararen erabilera sustatzeko eta horren eredugarritasuna bultzatzeko baliabideak emateko helburua du.

Urriaren 19tik 29ra bitartean, "Haurren aurrean Helduok heldu" sentsibilizazio- eta aktibazio-kanpaina egingo da Euskal Herri osoan. Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Erandioko Udalaren eta Berbots elkartearen laguntzagaz, askotariko ekintzak egingo dituzte Erandion. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun