Langilea amianto-plakak kentzen ari zela lau metrotik erori eta zauri larriakaz eraman zuten ospitalera urriaren 9an. Hamar egun beranduago, 32 urteko behargina zendu egin zela jakinarazi zuen LAB sindikatuak.
Langileen prekarietateaz ohartarazteko eta horrek eragiten dituen istripuak eta heriotzak salatzeko ekintzak egin dituzte LAB sindikatuko kideek Altzagan. Adierazi dute altueratik erorita hiltzen den laugarren langilea dela aurten, eta azpimarratu dute guztira 45 langile hil direla urtea hasi zenetik.
🚨 #Erandion lan istripuan hildako langilearen heriotza salatu dugu.
— LAB Eskumaldea (@LAB_eskumaldea) October 20, 2023
32 urteko gaztea U9an lanean izandako erorketaren ondorioz hil zen asteazkenean.
❌️Aurten 4 langile hil dira altueratik erorita. 45 guztira lan istripuetan. #PrekarietateaHiltzailea, Kapitalismoa suntsitu! pic.twitter.com/5VKSTbOTlD