Ezer baino lehen, ekimenaren atzean dauden erandioztarrek auzokideakaz bilera ireki bat egingo dutela iragarri dute iritziak batu eta aurrerapausoak zehazteko. Horretarako, hitzordua azaroaren 29an jarri dute, auzoko anbulatorio zaharrean; egun horretan, deialdi egingo dituzte: lehena 19:30ean eta 20:00etan bigarrena, "nahi duten auzoko merkatariek ere parte har dezaten".
Ekimena abiatu duten bizilagunek azaldu dutenez, "zenbat eta jende gehiago batu hobeto, horrek bermatuko duelako kolore, ideologia eta ikuspuntu guztiek lekua izango duela". Halaber, azpimarratu dute ez dutela gura alderdi politikoen injerentziarik, "inork ez dezan ekimena propio bezala bereganatu".
Aurreratu dutenez, eragileen artean orain arte izan dituzten hartu-emanetan TAO ezartzearen inguruko kezka azaldu dute. "Esan dute TAO jartzea ikertzen ari direla, baina uste dugu Astrabuduan ez dugula behar, pentsatzen dugulako badaudela beste bide batzuk aparkalekuaren kontua konpontzeko", azaldu dute.