Azaroak 25

Erandion ere emakumeen aurkako indarkeriagaz bukatzeko aldarria egin dute

Ander Zarraga 2023ko aza. 27a, 13:32

Hilaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Erandion ere biolentzia matxistaren biktimak oroitu zituzten eta gaitz horregaz behingoz bukatzeko beharra aldarrikatu zuten hainbat herritarrek. Egun horren inguruan antolatutako ekitaldien artean, Erandioko Emakumeen Elkarteak eta Jado ikastetxeko ikasleek elkarretaratzea eta manifestazioa egin zituzten barikuan Altzagako kaleetan. 

Erandioko azaroaren 25eko ekitaldiko argazkiak Angel Aragoneses Garciak utzitakoak dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun