2023 aza 27 Erandio
Hilaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Erandion ere biolentzia matxistaren biktimak oroitu zituzten eta gaitz horregaz behingoz bukatzeko beharra aldarrikatu zuten hainbat herritarrek. Egun horren inguruan antolatutako ekitaldien artean, Erandioko Emakumeen Elkarteak eta Jado ikastetxeko ikasleek elkarretaratzea eta manifestazioa egin zituzten barikuan Altzagako kaleetan.