Egitaraua

Euskararen Nazioarteko Egunean erandioztarrek ere beraien ekarpena egin ahal izango dute

Ander Zarraga 2023ko aza. 29a, 08:30

Oxabi erromeria taldeak kontzertua eskainiko zapatuan, Mendiguren plazan, 22:30etik aurrera. © OXABI

Euskararen Nazioarteko Eguna domekan izan arren, Erandion barikuan hasiko dituzte ekintzak. Musika, kalejirak, umeentzako tailerrak eta bestelako kultur eskaintzaz gain, egun horietan herritarrek euskararen alde beren aletxoa ere jartzeko aukera izango dute Gaituz kanpainari esker beraien ahotsak eskainiz. Hemen duzue Altzagan, Astrabuduan eta Erandiogoikoan egingo dituzten jardueren zerrenda.

Egitaraua

Abenduak 1, barikua

  • 17:30ean, askotariko tailerrak, Erandiogoikoan.
  • 19:00ean, dantzaplaza, Egurre taldeagaz, Erandiogoikoan.
  • 20:00etan, kalejira eta trikipoteoa, Erandiogoikoan.

Abenduak 2, zapatua

  • 12:30ean, kalejira, musika eskolako ikasleakaz, Astrabuduan.
  • 17:30ean, Zapatutan familian, Josu Murueta kultur etxean.
  • 19:00ean, Kantu eta dantza, Mendiguren plazan.
  • 22:30ean, erromeria: Oxabi, Mendiguren plazan.
  • 00:00etan, manifestuaren irakurketa, Mendiguren plazan.

Abenduak 3, domeka

  • 12:00etan, Mahai jolasak eta Gaitu kanpaina, Merkatu zaharrean
  • 13:30ean, Kantu eta dantza, Jado kalean
  • 17:00etan, Zinema euskaraz: Gautxori.
  • 10:00etan, Jon Plazaolaren bakarrizketa: Tu-Tum, Plat, Josu Murueta kultur etxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun