Sindikatuak zehaztu duenez, 64 urteko langilea Murueta ontziolarentzat lan egiten duen Ainar S.L. azpikontratutako enpresaren behargina zen ontziolan. Iturri ezberdinek baieztatu dutenez, metalezko pieza bat erori zaio gainera eta momentuan hil da. Bertaratutako larrialdi-zerbitzuek bere heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Sindikatuak gogoratu duenez, 2023an daborduko 48 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian euren lanpostuetan izandako istripuen ondorioz; zehazki, Bizkaian 10 izan dira hildakoak. Aurreko urrian, Erandion hain zuzen ere, 32 urteko langile bat larri zauritu zen, eta beranduago hil egin zen, amianto-plakak kentzeko lanetan ari zela lau metroko altueratik erorita.
"Jakina da sektore honek pairatzen dituen arriskuengatik prebentzio neurri egokiak beharrekoak direla segurtasun maila egokia bermatzeko. Lan gainkargak, altuera handiak, lan erritmo bortitzak eta makina astun eta arriskutsuak maneiatzen dituzte, besteak beste, eta ondorioz prebentzio araudia modu egokian ezarrita izan ezean, lan istripuak edo laneko gaixotasunak pairatzeko probabilitatea areagotu egiten da", adierazi dute ELA sindikatutik.
Era berean, sindikatutik aurreratu dute heriotza salatzeko ekintzak egingo dituztela "familiari elkartasuna adierazi eta pairatzen dugun istripuen kopuru lotsagarri hau agenda politikoak kokatzeko".
๐จ#Erandio|ko #AstillerosMurueta|ko 64 urteko behargin bat hil da (#Ainair azpikontratan)๐จ
— ELA sindikatua #AktibatuLortuZaindu (@ELAsindikatua) December 5, 2023
๐ด48 langile hil dira 2023an Hego Euskal Herrian lan istripuz #HiltzeraKondenatzenGaituzue #EnpresenInpunitateariStop
๐ฒ https://t.co/tMQfuHYip9 pic.twitter.com/WjL5XXAvHs
Besteak beste, CNT sindikatuak elkarretaratzea deitu du datorren astelehenerako, hilak 11, 17:00etan, Muruetako ontziolak Erandion duen lantokiaren aurrean.