Oldarraldiaren aurrean euskaraz bat egiteko elkarretaratzea egingo dute gaur Altzagan

Iker Rincon Moreno 2023ko abe. 22a, 11:14

Erandioko udaletxea. © ERANDIOKO UDALA

Udal-lanpostu baterako euskara eskatzea gehiegizkotzat jo du epaile batek, Erandion euskara "gutxiengoaren hizkuntza" dela argudiatuta. Horren aurrean, Berbots Erandion Euskaraz taldeak deitoratu du euskara ez dela gutxiengo batena, baizik eta gutxitua, eta salatu du milaka herritarroi oinarrizko hizkuntza-eskubideak ukatzen dizkigutela. "Euskararen normalizazioan aurrera egitea oztopatzera dator oldarraldi judizial hau. Euskaraz bizi nahi dugu eta ez dugu eskubide murrizketarik onartuko". Hala, hori salatzeko, elkarretaratzea egingo du gaur, Altzagako metro-geltokiaren aurrean, 20:00etan. Protestagaz bat egingo dute ELA eta LAB sindikatuek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun