Batetik, Erandioko Merkatari Elkartuek Erakusleihoen 26. Lehiaketa egin dute 19 establezimenduren parte-hartzeagaz. Lehen saria H2O Scarpa arropa-dendarentzat izan da, Gabonetan egin zuten muntaia ikusgarriagatik. Garbi lurrindegia eta Consuelo Hernandez ile-apaindegia izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren.
Horrez gain, Natur Toner dendak jaso zuen originaltasunari saria, eta Gozoberri eta Chelyma establezimenduei eman zizkieten aitortza-diplomak, lehenak erakusleiho-egileak emandakoa eta Erandioko Emakumeen Elkarte Soziokulturalak emandako sari berezia bestearen kasuan. Antolatzaileek gaineratu dutenez, Merceria Mª Luz finalista ere izan da Bilboko Merkataritza Ganberaren Erakusleiho Lehiaketan.
Bestetik, Astrabuduko Merkatarien Elkarteak egindako 13. erakusleihoen lehiaketan 22 establezimendu neurtu dira. Kasu horretan, irabazlea Polleria Charo izan da, antzinako merkatari baten irudikapenagatik; gainera, erakusleiho horrek Astrabudua BHIko ikasleek emandako saria ere jaso du, eta hirugarren postuan geratu da Bizkaidendakek antoaltzen duen Erakusleihoen Lehiaketa. Bigarren saritua izan da L´Atelier de Memi, eta Astrabuduko Elkarteek emandako sari berezia ere jaso du Anabea drogueriak.