Erabaki horren ondorioz, ELAk adierazi du 40 langile ingururen lan egoera erregularizatu beharko duela Gestampek, eta demanda jarri zuten langileek subrogazio eskubidea eta enpresa aldaketagatik jasandako soldata galerak berreskuratzeko aukera izango dutela.
Kontua da Muskizen dagoen Gestamp Try Ou (GTO) 50 langileko enpresako behargin askok talde berekoa den Erandioko Gestam Tooling Erandio (GTE) lantegian aritu direla modu irregularrean zerbitzuak ematen. ELA sindikatuak kasua salatu zuen eta orain epaitegiek arrazoia eman diote sindikatuari.
Halaber, sindikatutik adierazi dute lanean jarraituko dutela "Gestamp taldeko langileek jasaten dituzten diskriminazioak ezabatzeko". Era beran, gogoratu dute 2021ean Muskizko lantegia ere kondenatu zutela aldi baterako lan erregulazioa negoziatzeagatik, ELAren demanda bat dela medio, eta orduan ere baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak.